Lehen sektoreko trebakuntzan zein lanbideratzean, emakumezkoak %30 dira

Azken urteetan, lehen sektoreko formakuntzan eta lanbideratzean, emakumezkoak %30 inguru izan dira. Fraisoro eskolan izan ziren urte batzuk oso emakume gutxi egon zirenak, orain zortzi-bederatzi urte. Gero igotzen joan da kopurua, batez ere lorezaintzan, eta gehienez %30 eta %40 artean ibili da emakumezkoen kopurua. Azken bi urteotan gutxitu egin da emakumeen matrikulazioa; %15 eta %20ra bitartera jaitsi da, eta gehien jaitsi dena lorezaintzan izan da. Irakasleei dagekienez, handitzen joan da emakumeen kopurua, eta egun Fraisoro eskolako irakasleen erdiak emakumezkoak dira.

Bestalde, Gaztenek proiektuaren bidez, azken bederatzi urteetan lehen sektorean alta eman dutenen %30 inguru emakumezkoak izan dira.