Briganthya Beasainen sortutako taldeak bere seigarren lana aurkezten jarraitzen du, oholtzaz oholtza, 2012an kaleratu zutenez geroztik. Folk musika eta doinu zeltak oinarri hartuta, euskaraz zein gaztelaniaz egindako abestiak bildu dituzte Destino Nuevos Aires diskoan, eta bertan jasotako lanak zein aurreko diskoetakoak taularatuko dituzte, bihar, 22:30ean, Hondarribiako Banako tabernan. Azken diskoak ezberdintasunik ere badu gainerakoekiko, Maialen Errotabehere elkartu baitzaio taldeari, ahotsean.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.