Langileek enpleguaren alde daudela esan diote enpresari negoziazioan

Enpresaren eta langileen artean bost bilera egitea behartzen du kontratuak eteteko enplegua erregulatzeko espedienteak. Aurreko ostiralean egin zuten lehenengoa, eta atzo ziren egitekoak bigarrena.

Asier Morenok azaldu duenez, langileen aldetik oso garbi dute mahai gainean jarritakoa: “75 langileak enpresan berriro onartzea, lan baldintzak okertu gabe. Enpleguaren alde egiten dugu apustua. Eta gu hor izango gara hau aurrera ateratzeko: irtenbideak bilatzeko, instituzioak inplikatzeko, kalitatea eta bermea izango duen enpleguari eusteko”. Morenok gaineratu duenez, zuzeneko 75 lanpostuez gain, enpresarentzat lan egiten duten lantegi txikien lanpostuak ere arriskuan daude.