Azken bisita gidatuan, etorkizunerako atea zabalik utzi du Aizpea Goenagak

Iñaki Perurena, Itxaro Borda, Ramon Etxezarreta, Ibon Sarasola, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus, Harkaitz Cano, Mariano Ferrer, Ilaski Serrano eta beste hainbat pertsona ezagunek eskaini dute beren ikuspegia Badu, bada erakusketan, bisita gidatuen bidez.

Atzo, Aizpea Goenagak berak hartu zuen azken bisita gidatua egiteko ardura, baina ez zuen erakusketa itxitzat eman. Bisitariei testigua pasatu, eta gogoeta eginarazi zien. Haren ustez, norberak du euskaraz bizitzeko erabakia eta euskararik bizirik iraunarazteko ardura.