Zarataren Legeak zehaztuak ditu onargarriak diren gehienezko zarata mailak egunez nahiz gauez. Bizilagunek gauez gehienez 55 dezibel (dB) eta egunez 65 dezibel jasan ditzateke. Horiek gaindituz gero, administrazio arduradunek neurriak hartu behar dituzte. Zarata maila zein den jakiteko, ariketa matematikoak egiten dira, eta alderdi hauek hartzen dira kontuan kalkulua egiteko: zirkulazio intentsitatea, ibilgailu astunen kopurua, ibilgailuen abiadura, zoladura mota, errepidearen eta etxebizitzen arteko distantzia eta lurrak sortutako indargabetzea, besteak beste. Kalkuluen emaitza horiek zarataren mapetan islatzen dira, eta pantailak diseinatzen dira, toki bakoitzean txosten zehatza eginda.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.