GARI, AMAIERARIK GABEKO IBILBIDEA

Hertzainak taldean egindako ibilbidearen ondoren, bakarlari gisa aritu da Gari musikaria azken urteetan. Ibilbide horrek aurrera segitzen du, eta horren erakusgarri da martxoan aurkeztuko duen disko berria: Ez da amaiera. Aurretik, datorren ostegunean, hilaren 21ean, kontzertu akustikoa emango du, 21:00etan, Irungo Kabigorri ateneoan. Bakarlari gisa sei disko kaleratu ditu. 16 lore lana izan zen azkena, 2009an; haren ibilbideko hainbat abestiren bilduma.