Kilometro bat zaratatik babestu, edo 40 arazo konpondu errepideetan

“Garestia” da errepideetako zarata murriztea, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko iturriek horren adibide zehatzak eman dituzte: Donostia-Irun norabidean, Loiola-Lasalleko zubibidean, Lasalle ikastetxearen parean jarri dute pantaila bat. 440 metro luze eta bi metro garai da pantaila, eta obra guztiaren aurrekontua 2,3 milioi euro da. Intxaurrondon, 530 metroan 4,4 metroko altuera duen pantaila bat jartzea 1,2 milioi euro kostatu da. 3,5 milioi bien artean. “Diru horrekin ia konpondu genitzake azken asteetan euriteak Gipuzkoan eragindako berrogei arazo inguru”, azaldu dute.