Neurriak hartu aurretik, zer aztertzen da?

Soinu pantailak jarri ala ez erabakitzeko, toki bakoitzean txosten zehatz bat egiten du Aldundiak. Horretarako, hainbat alderdi aztertzen ditu. Hasteko, zarata mailak zehazten ditu —etxebizitzetan, espazio publikoetan, naturgune babestuetan eta ospitaleak, ikastetxeak eta gisako eraikin berezietan—. Bigarrenik, zarata maila horiek murrizteko zer egin daitekeen aztertzen da —pantailak jartzea, abiadura murriztea eta abar—. Hirugarrenik, neurriz kanpoko zarata zenbat bizilagunek jasaten duten ikusten da, eta, neurriak hartuz gero, zenbatek jasango dituzten. Azkenik, irtenbidea zenbat diru kostatuko den aztertzen da. Neurria ekonomikoki orekatua den kalkulatzen da.