ANARI VIKTORIA EUGENIAN ARIKO DA

Donostiako Viktoria Eugenia antzokian bihar, 20:00etan, kontzertu bat eskainiko du Anarik —argazkian—. 2009. urtean eman zuen argitara Irla izan diskoa; bere ibilbideko laugarren emaitza izan zen, eta lan horretako kantuak presente daude orain eskaintzen dituen emanaldietan. Estilo aski berezia du, bere gordintasunean ederra, eta publiko arras leiala du. 1997. urtetik euskal musikagintzan erreferente da Anari, eta ibilbide oso interesgarria du, izaera berezikoa.