Musika, bazkaria eta pintxo poteoa; Ordiziaren eta Hernaniren arteko derbia girotzeko Ordiziako Errugbi Elkarteak antolatu dituen jardueretako batzuk dira. Horretarako, fan-zone deituriko gunea atonduko dute Altamira zelaiaren ondoko aparkalekuan. Partida 16:00etan bada ere, 13:00etarako Burrunbazale txaranga giroa alaitzen hasiko da. 14:00etan, bazkaria emango dute: 3 euroren truke, haragi gisatua patatekin eta edaria. Partidaren ondoren ere, 18:00etan, pintxo poteoa egingo dute, eta amaitzeko, 20:00etan, kalejira. Partidako sarrerak hamar euro balio du; Ordiziako bazkideek, berriz, bost euro ordaindu beharko dute, klubaren egun erdia izendatu baitute partida.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.