Gipuzkoan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako ordenantza bat onartzen lehenengoa izan zen Tolosako Udala. Ondoren, berdintasun ordenantzak beste udal batzuetan ere lantzeko gida bat aurkeztu zuten Eudelek, Emakundek eta Eusko Jaurlaritzak; Tolosakoa hartu zuten eredu. Tolosako ordenantzak parekidetasuna bultzatzeko esparrua eta araudia zehazten ditu, udalaren eskumenen barnean. Tolosako udal administrazioari eta harekin lotura duten erakunde autonomo eta publikoei aplikatzen zaie; baita udalarekin lankidetza sinatzen duten edo udalaren diru laguntza jasotzen duten erakunde pribatuei ere. EAEn badago gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna arautzen duen lege bat ere: 4/2005 legea. Horren arabera, botere eta administrazio publiko guztientzat lehentasunezko helburu estrategikoa izango da berdintasuna. Elkartzeko eta elkarteak sortzeko eskubidea ere legez araututa dago, baina baditu mugak: beste pertsonen eskubide eta askatasunak errespetatzea, eta, tartean, gizon eta emakumeen arteko berdintasunerako eskubidea.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.