Tolosako jaiak aztertuko dituzte, genero ikuspegitik

Elkarte gastronomikoekin abiatu duten parte hartze prozesuaz gain, herritar talde bat ere osatu dute Tolosako jaiak aztertzeko eta genero ikuspegitik dituzten jai ereduei buruz hausnartzeko. Sanjoanak, inauteriak eta Babarrun Astea aztertuko dituzte. Herritarrek ez ezik, hainbat eragilek ere parte hartuko dute prozesu horretan. Tolosako jai ereduei buruz hausnartu ondoren, hobetzeko proposamenak egitea da helburua. Izan ere, herrietako jaietan zer hobetua badagoela pentsatzen du Laura Gomez Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendariak: “Oro har, kantitatea, kalitatea, esanahia eta balioa aintzat hartuta, emakumeen parte hartzea txikiagoa da ekintza soziokulturaletan”.