Arraina gordetzeko 30.000 tupper eskuragai

DONOSTIA. Arraina gordetzeko 30.000 tupper berrerabilgarri banatu dituzte Donostiako Udalak eta Kutxa Ekoguneak. Arrandegietan paper eta plastikoen erabilera murriztu nahi dute era horretan. Joko garbia izeneko kanpainaren barruan abiatu du Donostiako Udalak ekintza hau, gizarteari erakusteko hondakinen arazoa guztiona dela, eta guztion artean konpondu beharrekoa.