ESNE BELTZA ETA LURRA TAULA BEREAN

Esne Beltza taldeko kideek —irudian— adierazi zuten 2013an bost kontzertu emango dituztela soilik. Emanaldi horiek eskaini ostean, estudioko lan berria prestatzen hasteko asmoa dute. Usurbilen izan dira, Astigarragan eta Olatzagutian (Nafarroa), eta orain bi emanaldi geratzen zaizkie; gaur gauean Arrasateko gaztetxean ariko dira, Lurra taldearekin batera, eta igandean Baionara joango dira Korrikaren amaierako festara. Gaurko saioa 22:00etan da.