Hector Gonzalezi hitzaldia ematea galarazi diote

TOLOSA. Hector Gonzalez Tianako (Katalunia) zinegotzia hainbat hitzaldi ematekoa zen Gipuzkoan, Kataluniako hondakinen bilketa ereduaz. Baina, PSEren presioak tarteko, PSCk hitzaldiok egitea galarazi dio, eta bertan behera gelditu dira.