Sistema berri bat abian da industria hondakinentzat

DONOSTIA. Industria hondakinak kudeatzeko sistema berri bat abiatuko dutela jakinarazi dute San Marko mankomunitateko arduradunek. Apirilaren 1ean jarriko dute martxan partzuergoko industrialde eta teknologia parkeetako hondakinak biltzeko. Gauzak egiteko era “aitzindaria” dakarrela esan dute. Birzikla daitezkeen hondakinei buruzko informazioa zabalduko dute aurrena.