PEDALKADAZ PEDALKADA HELMUGARA

Nairo Quintana Movistarreko txirrindulariak irabazi zuen Euskal Herriko Itzulia joan den larunbatean; azken egunean, Beasainen hasi eta amaitu zen erlojupekoa, eta sailkapena irauli zuen Quintana kolonbiarrak, Richie Porte eta Sergio Luis Henao atzean utzita. Irudian, Amets Txurruka Caja Ruraleko txirrindularia ageri da, zaleen txalo artean, Olaberrian gora. Lan ona egin zuen Txurrukak Itzulian, eta merezita jantzi zituen mendiko eta tarteko helmugetako maillotak.