Areto handiekin lehiatzea ezinezko bihurtu zaie txikiei

Ohikoa da estreinaldiak ikusi nahi izanez gero multizinema areto handietara jotzea. Izan ere, film berriak herrietara iristerako, bizpahiru aste pasatzen dira, gutxienez. “Beti izan da horrela; aurrekontu aldetik, muga handiak izaten ditugu, eta guretzat ezinezkoa da karteleraren lehian sartzea”, dio Arrizabalagak.