BERRI TXARRAK-EN ROCKA, KURSAALEAN

Gorka Urbizuk, David Gonzalezek eta Galder Izagirrek osatutako hirukoteak kontzertua emango du bihar, Donostiako Kursaalean; Berri Txarrak taldeak horrelako leku batean jotzen duen lehen aldia izango da. Duela urte eta erdi inguru kaleratu zuten azken diskoa: Harian. Berri Txarrak taldearen aurretik Joseba Irazoki beratarrak joko du; Oso banda diskoa aurkeztuko du, Bide Huts zigilupean kaleratu duena. 20:00etan hasiko da emanaldia.