150 euroko faktura, beherakoarekin dagoen ume bat artatzeagatik

Gipuzkoan bizi diren etorkin batzuen osasun eskubideak urratzen ari direla salatu dute Jatorri anitz, herri bat taldeko kideek. Pertsona batzuk osasun txartelik gabe daude “ukatu egin dietelako, hura lortzeko zailtasunak jarri dizkietelako edo bideratzea oso motel doalako”. Txartelik gabe, osasun arreta behar duten pertsonak “zuzenean eta automatikoki” larrialdi zerbitzuetara bideratzen dituzte. Larrialdietan, “jasotako arretaren araberako faktura bat pasatzen diete”. Besteak beste, pediatria arloko kasuak benetan larriak direla uste dute, eta adibide bat eman dute: “Ume bati ohiko beherako bat artatzeagatik 150 euroko faktura pasatzen zaio familiari”.