Egunez, Aterpera jo dezakete etxegabeek, besteak beste

Caritasek Donostian dituen zentroen artean, aipatzekoa da Aterpe. Hiru otorduetan janaria banatzen dute, eta baita ogitartekoak ere. Janariaz gain, zerbitzu ugari jartzen dituzte etxegabeen eskura: garbitegia, dutxak, ile apaindegia, erizaintza eta lege aholkularitza, esaterako.