ATEZ ATEKOAREN BEDERATZIGARRENA

Hondakinak atez ate biltzeko sistema martxan jarri berri dute Lezon. Orain arte, hondakinen %28 birziklatzen zuten, eta sistema berriarekin, %80 birziklatzera iritsi nahi dute. Astelehena “egun handia” izan zuten herrian, Ainhoa Zabalo alkateak adierazi zuenez —orduan egin zuten udal ordezkariek agerraldi publikoa—. Bereziki nabarmendu zuen herritarrek izandako jarrera. Atez ateko sistema jarri duen Gipuzkoako bederatzigarren herria da Lezo.