EGUNSENTIA, ABESLARIEN ELKARGUNE

Emanaldi berezia izango da gaur hainbat musikarik Hernanin eskainiko dutena. Ez dira bi musikari izango, ez hiru, ezta lau ere; zortzikote bat igoko da Biteri kultur etxeko oholtza gainera: Pier Paul Berzaitz, Magali Zubillaga, Estitxu Pinatxo, Erramun Martikorena, Iosune Marin, Oriol Flores, Txema Garces eta Joxan Goikoetxea. 20:00etatik aurrera izango da saioa, Hernanin Musik egitasmoaren barruan. Berzaitzen ekimenez abiatu zen proiektua, eta bakarkako saio hura saio kolektibo bat izatera heldu da denborarekin. Egunsentiaren kantak izena jarri diote. Irudian, Martikorena, beste zenbait abeslarirekin egindako kontzertu batean.