BERRIAk hamargarren urteurreneko ospakizun birarekin jarraituko du asteburuan. Gaur, Anje Duhalde batuko da festara, Tolosako Leidor aretoan eskainiko duen kontzertuarekin (20:30). Sarrerak BERRIAren urteurreneko webgunean eros daitezke, hamar euroan. BERRIAlagunek eta harpidedunek, berriz, salneurri berezia izango dute: bost euro. Duhaldek iaz kaleratu zuen bere azken lana, Ibilean (Elkar). Haren ibilbidean ondutako hainbat kanta biltzen ditu diskoak; tartean, zuzenean inoiz grabatu gabeko abestiak ere badaude. Irudian, Duhaldek maiatzaren 4an Tafallan emandako kontzertua, BERRIAren aldeko ekitaldi batean.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.