Bihartik aurrera egingo dute III. Geoparkeen Astea

INGURUMENA. III. Europar Geoparkeen Astea egingo du bihartik ekainaren 9ra bitarte Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Egun horietarako egitarau zabala prestatu dute Debako, Mutrikuko eta Zumaiako udalek, askotariko ekitaldiekin. Nortzuk izan ginen eta nortzuk gara ikuskizunarekin emango zaio hasiera aurtengo jardunaldiari, 22:00etan, Mutrikuko Zabieleko plazan.