Dantza eta musika, Museoen Nazioarteko Egunean

Museoen Nazioarteko Eguna izango da bihar, eta egun berezia izango dute San Telmon ere. Museoko sarrera ez dute kobratuko, eta musika eta dantza programazio bat egongo da; Donostiako Musika eta Dantza Eskolarekin elkarlanean antolatu dute. Arratsaldean museoko hainbat lekutan dantzaldi laburrak egingo dira; eta azkenean, ikuskizun nagusia museoko elizan egingo dute; musika eta dantza emanaldia izango da. Bezperan, giroa berotuz joateko, kaleko musika ekitaldia izango da Zuloaga plazan, museoaren aurrean. Museoak (memoria eta sormena) = gizarte aldaketa da aurtengo Museoen Nazioarteko Egunaren leloa, San Telmoren filosofiarekin bat datorrena.