Hezkuntza laguntzak aurkeztu ditu Donostiak

HEZKUNTZA. Donostiako Udalak 124.800 euro baliatuko ditu ikastetxeak eta irakaskuntzari loturiko elkarteak sustatzeko. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dute deialdia, eta udalaren laguntza nahi duten elkarteek hilabeteko epea izango dute eskaera egiteko. Hezkuntza programak eta proiektuak babesteko dira laguntzok.