Huhezik Internet bidezko bi gradu eskainiko ditu

HEZKUNTZA. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateak Internet bidezko bi gradu eskainiko ditu datorren ikasturtean: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza. Lehendik Hezkuntza Gradua dutenentzat da, beste bat izan dezaten. Bestelako goi ikasketak dituztenek ere egin ahal izango dituzte gradu horiek.