ANIZTASUNA JAI GIROAN

Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Egunaren harira, hainbat jarduera antolatu dituzte asteon. Asteartean, Burubeltz konpartsa aurkeztu zuten Donostian, ekainaren 1erako prestatu duten jaialdia animatzeko. Festa horrekin “Euskal Herriko kultur aniztasuna aldarrikatzeko asmoa” du Euskal Herria 11 Kolore taldeak. Arratsaldean Danborren Martxa egingo dute, mundu osoko danborren ahotsak batzeko helburuarekin. Irudian, konpartsaren aurkezpena.