BIZARDUNEN BABESA URTEURRENEAN

Bizardunak taldea oholtza gainera igoko da asteburuan, BERRIAren hamargarren urteurreneko biraren barruan. Bihar eskainiko du kontzertua, Elgetan, Espaloia kafe antzokian, 22:30etik aurrera. Sarrerak BERRIAren urteurreneko webgunean eskura daitezke hamar euroren truke; BERRIAlagun eta harpidedunentzat, berriz, bost euroko salneurria izango du. Taldeak iaz plazaratu zuen bere azken lana, Ur ederra kirats infinituan izenekoa (Baga-Biga). Hamabi kantak osatzen dute diskoa, eta Andoaingo Garate estudioan grabatu zituzten, Daniel Rejmer, Kaki Arkarazo eta Martxel Arkarazorekin. Irudian, iaz Ibilaldian eskainitako kontzertua, Trapagaranen.