Ertza konpainiaren ‘4×4’ kale ikuskizuna saritu dute Leioan

Ertza dantza konpainiaren 4×4 kale ikuskizunak Euskal Herriko lan onenaren saria irabazi berri du Leioako Umore Azokan. Asier Zabaletak zuzentzen du konpainia, eta Alegian du egoitza. Break dance, hip hop eta hiri dantzetan oinarritutako lana da 4×4, eta lau dantzarik hartzen dute parte.