‘ZERTARAKO HEGOAK’, BIRAREN AZKENETAN

Asteburua azken aukera izango da BERRIAren hamargarren urteurreneko biraren barnean Zertarako hegoak antzezlana ikusteko. Gaur, Elgoibarren ariko da Metrokoadroka taldea, Herri Antzokian, 20:30ean. Igandean, berriz, Donostian eskainiko dute emanaldia, 20:00etan, Antzoki Zaharrean. Aurreko saioetan bezala, bi horietan ere hamar euroko salneurria izango du sarrerak, eta BERRIAlagun eta harpidedunek bost euro ordainduko dituzte. BERRIAren ekimenez taldeak urteurrenaren harira sortutako lana da, eta apirilaren 12an estreinatu zuten, Errenterian. Irudian, Metrokoadrokak urteurreneko biran Zallan eskainitako saioa.