HARREMANA SENDOTZEN

“Gipuzkoak aliatu estrategiko bat du; Uruguairekin dugun harremana emaitzak sortzen ari da”. Hala adierazi zuen igandean Martin Garitano ahaldun nagusiak, Jose Mujika Uruguaiko presidentearekin elkartu ondoren. Aldundiak gonbidatuta, hainbat toki bisitatu ditu Mujikak; irudian, Mondragon Taldearen egoitzan.