URTEURRENARI JARRITAKO BERTSOAK

Bertsoek hartuko dute asteburuan BERRIAren hamargarren urteurreneko ospakizun bira. Bertso trama izango da bihar Zarautzen, Aritzbatalde kiroldegian, 22:00etan. Uxue Alberdi, Andoñi Egaña, Amaia Agirre eta Amets Arzallus igoko dira oholtzara, eta haiei gaiak jartzen eta saioa gidatzen ariko da Josu Goikoetxea. Bertsoak ez ezik, musika ere izango da, Aitor Atxegaren eskutik. Sarrerak BERRIAren urteurreneko webgunean eskura daitezke, hamar euroren truke. BERRIAlagun eta harpidedunek bost euro ordainduko dute. Irudian, ospakizun biraren barnean Gasteizen egindako bertso saioa; Egaña ageri da kantuan.