Herri barruko bidegorrien sareak osatzeko, 250.000 euroko diru laguntza eman die Gipuzkoako Foru Aldundiak zortzi udali: Zizurkil, Zarautz, Villabona, Eskoriatza, Ordizia, Hernani, Beasain eta Donostiari. 26 udalerri aurkeztu ziren deialdira, eta horietatik zortziri onartu diete laguntza. “Eguneroko joan-etorrietarako eragina izatea eta bidegorri sarearekin lotura egitea” izan dira kontuan hartu dituzten bi baldintza, Unai Erroitzenea aldundiko Mugikortasun zuzendariaren hitzetan. “Hurrengo urteetan ere mantendu eta indartzeko arloa da diru laguntza horiena”. Deialdiko oinarrien arabera, 75.000 euroko laguntza jaso dezake gehienez udal batek, edo bestela, aurrekontuaren %60.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.