Oñati eta Arrasate lotzen dituen bidegorria, irekita

Maiatzean inauguratu zuten Oñati eta Arrasate udalerriak lotzen dituen bidegorria. Etorkizunean bi herriak Bergararekin komunikatzeko ere balioko du. 8,5 kilometroko luzera du, eta 3,5 metroko zabalera, bi zatitan banatuta; bizikletentzat (2 metroko zabalera) eta oinezkoentzat (1,5 metroko zabalera).