Abiadura radar bat jarri dute GI-636 errepidean

ERRENTERIA. Asteartetik martxan dago abiadura radar bat GI-636 errepidean, Molinao tunelaren parean, Irunera bidean. Gehienez, 80 kilometro orduko abiaduran igaro daiteke handik. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, azken urteetan igo egin da inguru horretan izandako istripu kopurua: 2010ean, 27 istripu egon ziren; 2011n, 39 eta, iaz, 53.