Bigarren Errepublika garaian eta 1936ko gerran Bergaran gertatutakoa kontatzeko ikus-entzunezkoa egin du Intxorta 1937 kultur elkarteak: Bergara 1936, gerra eta errepresioa. 25 bergararren ahotsak bildu dituzte lan horretan; gudari ibilitakoak, gerrako umeak, Bergarako lehen ikastolako ikasleak eta fusilatutakoen senideak daude lekuko horien artean. Bergarako Zabalotegi aretoan aurkeztuko dute asteburuan filma. Bihar eta igandean egingo dituzte emanaldiak: 19:00etan, euskaraz, eta 20:00etan, gaztelaniaz. Ikus-entzunezkoa DVD formatuan ere kaleratuko dute. Memoria historikoa berreskuratzeko Intxorta 1937 kultur elkarteak egin duen bosgarren ikus-entzunezkoa da.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.