New York, Londres eta Lisboaren pare, Gipuzkoan martxan da San Sebastian Gipuzkoa Restaurant Week. Lurraldeko 25 jatetxetan “sasoiko produktuak prezio onean dastatzeko aukera” eskaintzen dute, Xabier de la Mazak, egitasmoko koordinatzaileak azaldu duenez. “Aukera ona da izen ona duten jatetxeetan menu bikaina dastatzeko”. Hilaren 14ra arte egongo da martxan programa.
Astegunetan 25 euroko prezioa dute menuek; asteburuan, berriz, 30 eurokoa. Jatetxe hauek batu dira proiektura: Petritegi (Astigarraga), Dolarea (Beasain), Urgain (Deba), Laia eta Sugarri (Hondarribia), Singular Food (Irun), Etxe-Zahar (Oiartzun), Ziaboga (Pasaia), Fronton (Tolosa), Kirkilla Enea (Zarautz), Basusta eta Marinaberri (Zumaia), eta Abakando, Albiztur, Astelena, Barkaiztegi, Bera Bera, Bodegon Alejandro, Bokado San Telmo, La Fabrica, La Madame, La Muralla, Narru, Ni Neu eta Patxi Aizpuru (Donostia). Erreserbak www.sansebastianrestaurantweek.com atarian egin daitezke soilik.
Proiektuak “geroz eta harrera hobea du”, De la Mazaren arabera. Azken aldian, 1.300 otordu eman zituzten.