AUZOKO JAIETAN, HERRIKO MUSIKA

Tolosako Amarotz auzoko jaietan askotariko jarduerak prestatu dituzte astebururako; horien artean daude Tolosaldeko hiru talderen kontzertuak: Wainot, Rei Kimera eta Atila y los Unos igoko dira oholtzara bihar, 23:00etan. Wainotek iazko ekainean eman zuen bere lehen kontzertua, Tolosan. Hilaren 18an kaleratuko dute Sputnik13 diskoa, inguruko beste hainbat talderekin batera. Lan horretan parte hartu du Atila y los Unos taldeak ere —irudian—. 25 urte baino gehiagoko esperientzia dute; 2010ean Zuretzat gurekin… Javi DVDa kaleratu zuten Bonberenea Ekintzak zigiluarekin. Rei Kimerak La puerta de los mil ojos diskoa aurkeztuko du.