Ibermaticako presidentea da Jose Luis Larrea elgoibartarra. Orain 18 urte iritsi zen enpresara, eta 3.300 langile ditu bere aginduetara. Bulegoan, traineruen irudiak ditu: “Enpresaren irudia da; talde lana oso ondo irudikatzen du, bat dator gure filosofiarekin, eta, gainera, oso gurea da; era berean, globala da trainerua, arrauna”. Enpresa eta Ekonomia Zientzietan lizentziaduna da, eta ibilbide oparoa du atzean. Hezkuntza alorrean hasi zuen ibilbidea, baina, 1987an, Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko sailburuorde izendatu zuten, eta kargu horretan aritu zen 1991 arte. Euskadiko Administrazio eta Ekonomia Auzitegiko presidentea izan zen garai hartan, eta 1991n Ogasuneko sailburu izendatu zuten. Espainiaren eta EAEren arteko kupoaren batzordeko presidente izana ere bada, besteak beste. 1996tik 1999ra Euskaltel enpresaren sortzaileetako bat eta presidentea izan zen, eta ekonomiari buruzko hainbat liburu argitaratu ditu.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.