Lanuztea egin dute ituna berritu gabe dutenek

DONOSTIA. LAB, CCOO, UGT, ESK eta CNTk deituta, lau orduko lanuztea egin zuten atzo hitzarmena berritzeke duten sektoreetako hainbat langilek. Horrez gain, Donostiako kaleetara irten ziren, itun kolektiboen alde. Adegiri argi utzi zioten ez dietela haien lan baldintzei uko egingo eta hitzarmenen alde egiten jarraituko dutela “orain, eta baita uztailaren 7aren ondoren ere”.