NAZIOARTEKO BLUESA HONDARRIBIAN

Hondarribiko blues jaialdiak mundu guztiko musikariak elkartu ditu herrian. Atzo eman zioten hasiera festari, eta, igandera bitarte, kontzertuek ez dute etenik izango. Gaur, 20:00etan izango da lehenengoa; Wax & Boogie taldeak Apezpiku plazako gunean joko du. Benta gunean ere emanaldiak izango dira 21:30etik aurrera: Jimmy Barnatan & The Cocooners, Mike Sponza & The European Blues Convention eta Malina Moye. Biharko eta iganderako, musikaz gain beste hainbat jarduera ere antolatu dituzte: barbakoa, dokumentalen emanaldiak, hitzaldiak, paella jana… Irudian, Hondarribiko blues jaialdia, artxiboko irudi batean.