ONTZIOLAK, IRAUTEKO IRTENBIDE ESKE

Gipuzkoako ontzioletako langileek protesta egin zuten asteartean, sektorearen alde eta ontziolen laguntzen balizko itzulketaren aurka. EBren arabera, ontziolek 2005. eta 2011. urteen artean tax lease bidez jasotako laguntzak legez kanpokoak ziren; hilaren 17rako espero da jakitea laguntzak itzuli beharko dituzten ala ez. Baiezkoa bada, sektorea kolokan ikusten dute.