4

Akordioa lortu berri duten zahar etxeak. ELAk aste honetan jakinarazi duenez, greban zeuden Gipuzkoako lau zaharren egoitzatan lan hitzarmena sinatu dute, eta, beraz, soilik hiru zentrok jarraitzen dute lanuzteekin. Zumarragako Argixaon, Zumaiako Otezurin eta Donostiako Txara 1 eta Zubiaurren lortu dituzte akordiorako oinarriak; “hirurehun langileri baino gehiagori” eragiten diete.