MUSIKA ESKAINTZA ZABALA MADALENETAN

Askotariko musika emanaldiak antolatu dituzte aurten ere Errenteriako madalenetan. Iganderako Ddik, Humus, Kaso Mai eta T. Dinox taldeak gonbidatu dituzte; Errenteriako Musika Taldeen Elkarteak eta txosna batzordeak antolatu dituzte kontzertuak. 23:00etan hasiko dira, txosnetan. Herriko taldeak dira Kaso Mai eta T. Dinox; Ddik Hondarribikoa da eta Humus Tolosakoa. Azken talde horrek Saurius diskoa (Bonberenea Ekintzak) aurkezteko baliatuko du igandeko emanaldia. Laukoteak kaleratzen duen bosgarren lana da; iazko maiatzean grabatu zuten Bonberenean. Argazkian, Humus taldea, artxiboko irudi batean.