SEXU ERASOEN AURKA, MOBILIZAZIOA

Asteartean, Triangulo plaza bete zuten Tolosan, asteburuan gertatutako sexu eraso baten aurka protesta egiteko: 19 urteko neska batek Irurako jaietatik etxera zihoala sexu erasoa jasan zuela salatu zuen. Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egin! Erasotzaileak kanpora! lelopean elkarretaratzea deitu zuen Tolosaldeko Emakumeen Mundu Martxak, eta udal ordezkariek bat egin zuten deialdiarekin. Hilabete batean inguruan gertatu den bigarren erasoa da igandekoa.

Leave a Reply

Your email address will not be published.