SORKUNTZAKO KRISIARI ASTINDUA

Igande honetan abiatuko da Billabonan lau urtez behin egiten den Bertsolari Txapelketa Nagusiaren aurtengo edizioa. Odei Barroso, Nerea Elustondo, Alaia eta Jon Martin, Fredi Paia eta Iker Zubeldia izango dira lehen final laurden horretan final erdietarako txartelaren bila lehiatuko diren sei bertsolariak. Saioa 17:30ean hasiko da Behar zana pilotalekuan. Irudian, joan den astean Bertsozale Elkarteko kideek Bilbon egindako txapelketaren aurkezpena. Bertan, Bertsozale Elkarteko lehendakari Iñaki Muruak esan zuen krisia “sorkuntzan ere” badagoela, eta horri “astindu bat” eman nahi diotela txapelketarekin .

Leave a Reply

Your email address will not be published.