“Bakoitzaren papera aurkitzen laguntzeko”, eskuorriak banatuko dituzte

Atzegik eskuorriak banatuko ditu, “bakoitzak bere papera aurkitzeko” hainbat gomendiorekin. Horrela, elkartearen aldizkaria irakurri ondoren, irakurleak kafea hartzen duen tabernan edo kafetegian uzteko gomendatzen dute, beste batek irakur dezan. Inguruko norbaiti harpidedun egitera bultzatzea ere galdegin dute.

Horrez gain, sare sozialetan argitaratzen dituzten edukiak partekatzeko eskatu dute. Gainera, bakoitzaren herriko osasun zentroetan edota gizarte zerbitzuen bulegoan eskuorriak “beti” egotea nahi dute. Adimen urritasuna duen pertsona batekin jarduerak egitera animatu dute jendea, baita elkarte bateko kide izanez gero pertsona horiek bertara gonbidatzera ere. Elkarteko boluntario izateko gonbita ere egin dute.

Leave a Reply

Your email address will not be published.