Pilota talde egokitua sortzea izan da Mindara elkartearen lehen helburua. Horren atzean dagoen helburua, berriz, pilota talde egokituan ari diren lau kirolariak zein atzetik etorriko direnak, etorkizunean, orain martxan dauden kirol elkarteetan txertatzea dela azaldu du Eizagirrek. “Gure helburua ez da aniztasun funtzionala duten lagunek Mindara elkartean entrenatzen jarraitzea betiko, baizik eta pilota elkarteetan edo lanean diharduten igeriketa, saskibaloi edota bestelako disziplinak lantzen dituzten taldeetan txertatzea. Existitzen diren talde horiek kirol egokitua asumitzea, beren gain hartzea eta pertsona horiekin lanean hastea da azken helburua”.
Zalantzarik ez du Eizagirrek hori dela kirol egokituaren normalizazioa lortzeko egin beharreko bidea.
Leave a Reply